Saltatu inkestaren goiburua
Euskara▾

INCREASE inkesta: eguzki-energiako soluzioen estetika

Parte-hartzaile agurgarria:

Gero eta etxebizitza-jabe, erakunde publiko eta enpresa pribatu gehiagok jotzen dute eguzki-energiara beren energia-beharrak asetzeko. Aldi berean, eguzki-energi teknologiek (sistema fotovoltaiko edo PV ere esaten zaie) azkar eboluzionatzen dute, eta ohiko eguzki-panelekin batera eraikinetan integratutako sistema fotovoltaiko berriak ari dira sortzen, diseinu estetiko hobea duten soluzioak eskaintzen dituztenak.

Inkesta honen bidez, eguzki-energia soluzio ezberdinen itxura bisualari buruzko zure iritziak entzun nahi ditugu. Gure helburua, hainbat interes-talderen beharrak eta lehentasunak hobeto ezagutzea da, herritarrengandik eta eraikinen jabeengandik hasi eta arkitekto eta energia-adituetaraino.

Inkestan parte hartzeak balio handia du, emaitzek zuzenean lagunduko baitute Europako PV industriaren eta ikerketa-komunitatearen berrikuntza-ahaleginetan. Zure iritzia partekatuz, bisualki erakargarriak diren eguzki-energia produktuak garatzen lagunduko duzu, eraikinen balio arkitektonikoa errespetatzen dutenak eta bizi-ingurune atseginak sortzen dituztenak.

Inkesta betetzeko 10 minutu inguru behar dira, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik eguzki-energiako soluzioei buruzko ezagutzarik izatea.

Inkesta honek hainbat hizkuntza-aukera ditu. Mesedez, aukeratu zure hizkuntzarik gogokoena orrialde honen goiko aldeko eskuineko ertzean.

Ikerketa hau Th!nk E (Belgika) eta Institute of Baltic Studies (Estonia) erakundeek egiten dute, Europako Batzordeak finantzatutako  INCREASE berrikuntza-proiektuaren barruan.